XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III. Jesusen egitekoa. Krisi mesianikoa (16,21-25,46) Nekaldiaren iragarpenak eta elkartearentzat irakaspenak (16,21-18,35).

Jesusek bere nekaldi-biztuerak lehenengoz iragarri nekaldi-biztueren iragarpena (Mk 8,31-33; Lk 9,22)

Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalenera igo behar zuela, eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu; hilko zutela eta, hiru egunen buruan, biztuko zela.

Pedro, Jesus bereiz hartu eta, haserreka hasi zitzaion: - Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna!

Ez zaizu horrelakorik gertatuko.

Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori: - Alde nire ondotik, satana!

Oztopo Oztopo: Hitzez hitz: Eskandalo. Ikus Mk 6,3 oharra haiz niretzat, hire asmoak ez bait dituk Jainkoarenak, gizonenak baizik.

Jesusi jarraitzea (Mk 8,34-9,1; Lk 9,23-27)

Orduan Jesusek bere ikasleei esan zien: - Nirekin etorri nahi duenak, uko egin biezaio bere buruari, har beza bere gurutzea eta jarrai bekit.

Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak, galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratuko du.

Zertarako du gizonak mundu guztia irabaztea, bere bizia hondatzen badu?

Edo zer eman dezake gizonak bere biziaren ordainez?

Zeren, etorriko bait da Gizonaren Semea bere aingeruekin, Aitaren aintzan; eta orduan bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko dio.

Benetan diotsuet: hemen daudenetatik batzu ez dira hilko, harik eta Gizonaren Semea errege bezala etortzen ikusi arte.

Antzaldaketa: nekaldi ondoko aintza aurrez agertua (Mk 9,2-13; Lk 9,28-36)

Handik sei egunetara, Jesusek Pedro, Jakue eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batetara eraman zituen aparte.

Eta antzaldatu egin zen haien aurrean; (...).